AMIL SHIVJI

BIOGRAFIA

Amil Shivji (Tanzania) zinemagilea, gidoilaria, ekoizlea eta Dar es Salaameko Unibertsitateko irakaslea da. Shivji´k irudien erabileran sinesten du ezarritako botereei aurre egiteko, bereziki garapeneko fikziozko hiri-irudiak deseraikiz eta komunitate baztertuen indarra eta borrokak nabarmenduz. Nazioarteko Rotterdam eta FESPACO jaialdietan parte hartu duten film laburrak idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu Amil´ek, eta ikusleen saria irabazi du Zanzibarren, bai eta zuzendari onenarena eta Afrikako film labur onenarena ere.

T-Junction (2017) film luzeen zuzendari gisa egindako debutak Zanzibarreko Nazioarteko Zinemaldia inauguratu zuen, hiru sari irabaziz. Arte Ederretako masterra du Torontoko Yorkeko Unibertsitatean. Bere azken filma, Vuta N’Kuvute (Tira eta afloja), AFRIKALDIAn estreinatu zen estatu mailan, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen eta hainbat sari irabazi ditu ordutik.

FILMOGRAFIA

2021 Vuta N´Kuvete (Tira ta laxoa), fikziozko film luzea

2021 Mozizi, fikziozko film laburra

2018 Wahenga, film luze dokumentala

2017 T-Junction, fikziozko film luzea

2014 Samachi Mchangani, fikziozko film laburra

2013 Shoeshine, fikziozko film laburra

2012 Who Kill Me, fikziozko film laburra

ZUZENDARIAREN IRUZKINAK

Drama historiko honek Indiako Ozeanoaren bidezko elkartasuna eta tentsioa nabarmentzen eta gogoratzen laguntzen du, estatu kolonialak eta postkolonialak sortutako arraza-, genero- eta klase-hesiei aurre egiten baitie. Maitasuna politikoa da Vuta N´Kuvete lanean, eta kolonialismoaren mugetatik nola askatzen den erakutsi nahi det.

Ez dago garai hartako film tanzaniarrik, eta are gutxiago Zanzibarren egindako bat; beraz, Tira y laxoa da lehena. Hondartza zurien eta “sultanen” jauregien irudiek gure pantailak betetzen dituzte, Zanzibar herriaren nortasunari nortasun desberdina ezartzen dion helmuga turistiko lasaia sustatzean. Turismoak herria irensten du eta tokiko kultura itotzen du. Gure irudiek eutsi egin behar diote. Gure irudiek maitatu egin behar dute. Maitasuna dago jokoan, ez badiogu eusten eta, Che Gebara´k esan zuen bezala: “Benetako iraultzaile bat maitasun sentimendu handi batek gidatzen du”. Nire filmak maitasunak erresistentzia politikoan duen boterea gogorarazten digu. Istorio bat ikuspuntu bakar batetik kontatzea ezinezkoa da, eta horregatik aukeratu dut Tira ta laxoa filmean pertsonaia sorta bat izatea Zanzibarren benetako gizarte-egitura irudikatzeko.

Kultura bakar bat ere, Tanzaniakoa barne, ez da homogeneoa. Kultura guztiek dituzte barne-borrokak, gatazka-lekuak eta aldaketa-eragileak. Kultura askapenerako lekua da, baina orain harrian grabatuta eta osorik geratu behar duen gertakaritzat hartzen da. Tira y Afloja lanean, maitasun debekatuak autoritarismoaren aurkako erresistentzia sozial gisa nola jokatzen duen ikusten dugu, estatu kolonial paternalistan agertzen dena. Gizartearen bazterretan bizi diren zanzibartarrak borroka-kultura batean jaiotzen dira, baina Tanzaniako zinema konbentzionalean ez da kontraesan horien inolako irudikapenik egon, eta hau da film honekin lortu nahi nukeena.