Hemen da Afrikaldiaren hirugarren edizioa!
Denbora luzea daramagu Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia, urriko lehen astean bere ediziorik anbisiotzuena ospatuko duela kontatzeko zain. Aurten ere hamar proiekzio baino gehiago izango ditugu eta genero zinematografiko berriak gehituko dizkiogu gure katalogo zabalari.
Afrikaldian hainbat hilabete daramatzagu lanean datorren urrian berriro ere Afrikako eta bere diasporako film onenak Gasteizko zinemetara itzul daitezen. Edizio honetan dokumental eta fikziozko filmak hiriko beste gune batzuetara eramango ditugu ere.
Urte honetan Afrikaldiak hirugarren edizioa ospatuko du, euskal kulturaren eta afrikarren arteko topaketak sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Honek, gure gizarteari kohesioa ekarriko diolakoan gaude.
Datorren uztailaren 27an aurkeztuko diegu gure ikusleei aurtengo edizioko kartela, urte honetarako aukeratutako gaia ere nabarmenduko duena. Bitartean, gure sare sozialetan, Twitterren, Facebooken eta Instagramen, aurreko edizioetako jarduera nabarmenenak eta edizio honetan eskainiko ditugun edukietaz gozatu ahal izango duzue.
Laster arte.