Paul Urkijo Alijo

Paul Urkijo Alijo (Vitoria-Gasteiz, 1984).

Umetik, zinema, ilustrazioa, literatura, komikia eta fantasiazko generoa maite ditu. Historia, mitologia eta ipuin tradizionalen irakurzale amorratua da. 2008an Arte Ederretan lizentziatu zen. Profesionalki, ikus-entzunezko errealizazioan, ilustrazioan eta infografian dihardu. Fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta egiten hasten da.

2016an “Errementari” izeneko bere lehen film luzea idatzi eta zuzendu zuen: euskal folklorearen ipuin batean oinarritutako fantasiazko generoko filma, NETFLIXen eskuragarri dagoena. 2022an bere bigarren film luzea estreinatu zuen, “Irati”, VIII. mendeko Nafarroan girotutako fantasia historikoko film epikoa. Film horrekin publikoaren saria lortu zuen SITGES´eko jaialdian eta Donostiako Beldurrezko astean, besteak beste.

Gidoilari eta zuzendari gisa egindako filmek 130 sari baino gehiago irabazi dituzte nazioan eta nazioartean. 400 aldiz hautatu dituzte mundu osoan.

Filmografia

2005 Itzeak/Clavos; film laburra.
2007 El pez plomo; film laburra.
2010 Heriotzarekin jolasean; film laburra.
2011 Los monstruos no existen; film laburra.
2013 El bosque negro; film laburra.
2015 Naara; film laburra.
2018 Errementari; fikziozko film luzea.
2020 Dar-Dar; film laburra.
2022 Irati; fikziozko film luzea