Jon Arretxe

BIO

Basauritarra (Bizkaia) jatorriz eta arbizuarra (Nafarroa) adopzioz, Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak eginak ditu Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan.

Egile polifazetiko honek aspalditik du ogibide idaztea, baina hitzaldiak ere eskaintzen ditu bere bidaia nahiz liburuez, eta opera kantatzen ere aritzen da, bai koruetan bai bakarka.

Sortu dituen hogeita hamataka liburuen artean nagusi dira bidai narrazioak (Tubabu, 7 Kolore, Oroituz, Griot…), haur-literatura (Harresi Handirantz, Beti Iparralderantz, Trumoiaren Alaba…) eta nobela beltza. Azken genero honi dagozkio Xahmaran, Tangerko Ametsak eta Toure ikertzailearen saga, dagoeneko bederatzi nobela dauzkana eta hemendik gutxira teleserie bihurtuko dena.