Jorge Guerricaechevarría (Avilés, 1965)
1991tik gidoigintza munduan aritzen da, Alex De la Iglesia, Daniel Monzón, Pedro Almodovar, Paco Plaza, Daniel Calparsoro, Oscar Aibar, Norberto Lopez, Salvador Calvo eta Jorge Coira zuzendariekin lan egin du.
Espainiako, Europako (EFA) eta Amerikako (AMPAS) zinema akademietako kidea da eta sei aldiz izendatu dute Goya sarietarako, birritan irabazlea izan da “Celda 211” eta “Las leyes de la frontera” filmengatik. “European Film Awards” sarietan izendatu dute eta “Las leyes de la frontera” filmarekin lau izendapen lortu zituen “Zinema Idazleen Zirkuluaren Domina” sarietan.
“30 monedas”, “Hasta el cielo” edo “Clanes” telesailen sortzailea da. Zinean egindako lanen artean, honako hauek daude: “El Dia de la bestia”, “La Comunidad”, “Nos miran”, “Muertos de risa”, “Los crímenes de Oxford”, “Celda 211”, “El niño”, “Cien años de perdón”, “Perfectos desconocidos”, “Quien a hierro mata”, “Hasta el cielo”, “Las leyes de la frontera”, “Hermana muerte” eta “Clanes”, besteak beste.