BIOGRAFIA
Rosine Mbakam Yaunden hazi zen, zinemagile gisa zuen irudimena elikatu zuen auzo herrikoi batean. Hiru urtez Doualako STVn zuzendari eta ekoizle gisa lan egin ondoren, INSASen eman zuen izena, Belgikako zinema-eskola batean. Bere graduazio filmak, You Will Be My Ally, ospe handia lortu zuen. Geroago bere ekoiztetxe propioa sortu zuen, Tandor Productions. Lau dokumental luze zuzendu ditu, munduko zinema jaialdi garrantzitsuenetan aukeratuak izan zirenak. Ganteko KASK-eko irakasle eta ikertzailea ere bada. The New Yorker-ek honela definitzen du: “Sentsibilitate aparta duen jatorrizko zinemagilea da; egungo dokumentalistarik onenetakoa”. Mambar Pierrette da bere lehen fikziozko film luzea.