SOL DE CARVALHO

BIOGRAFIA

SOL DE CARVALHO Mozambiken jaio eta bizi da. Zinema ikasi zuen Portugalen. Solek kazetari, editore eta argazkilari gisa egin zuen lan, 1984an zinemagile bihurtu aurretik. Lau film luze, telebistarako hainbat film eta dokumentalak zuzendu ditu, eta horietako batzuk nazioarteko jaialdietan saritu dituzte. Bere zinemak konpromiso soziala du eta tabu diren gaiak jorratzen ditu askotan, GIB/HIESa eta etxeko indarkeria kasu. Parte-hartze prozesuen defendatzaile sutsua, Mozambiketik bidaiatzen du maiz, herrixketan proiektatu eta jendearekin eztabaidatzeko. PROMARTeko zuzendaria da gaur egun, Mozambikeko zinema eta bideo ekoizle entzutetsu eta zaharrenetako bat. O ancoradouro do tempo filma estreinaldi nazionala da AFRIKALDIAn.

ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK 

Ez dakigu lanbide bat edo gure bizitzetan adierazteko modu bat eto bestea zergatik gustatzen zaigun. Gogoan dut independentziaren ondorengo garaia, telebista agertu zena eta astean behin bakarrik emititzen zena, Suazilandiako telebista bat ere bazegoen, eta transmisioa oso pikortsua eta kalitate txarrekoa zen. Etxera iritsi eta aita telebista ikusten aurkitzen nuen. Okerrena zen ez zuela ingelesez hitz egiten, baina irudiekiko zuen liluran bazen heredatu nuen zerbait. Niretzar zinemaren funtsioa, Irudiei begiratzeko eta haien eduki psikologikoa, emozionala eta fisikoa identifikatzen saiatzeko modua da. 

Bada interesgarria iruditzen zaidan oroitzapen bat, eta film baterako gidoi batean idatzi nuena. Inhambanen bizi ginen eta igande arratsaldeetan Tofo zinemara joaten ginen cowboy-en akziozko filmak ikustera. Filma hasten zenean, urduri jartzen nintzen, nire funtzio organikoek funtzionatzeari uzten zioten eta komunera joaten nintzen botaka egitera. Hainbat aldiz gertatu zen, eta geroago bakarrik konturatu nintzen zinemagatik zela. Beraz, ezin duzu azaldu zergatik gustatzen zaizun zerbait.