Jorge Guerricaecheverria, Asaari Bibang eta Amal Ramsis izango dira Afrikaldiaren IV. edizioko epaimahaikideak

Azaroaren 4tik 11ra Afrikaldiaren, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren, IV. edizioa ospatuko da Gasteizen. Guztira, 21 film edo dokumental eskainiko dira hiriko espazio desberdinetan, programa ofizialaren eta sail paraleloen artean banatuta. Aurten ere, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Dualiaren, Divan Apartamentuen, EITBren, Garoa Digitalaren, Bertako Igogailuen eta Sucesoren de Pavonen babesarekin eta Toyotaren, Arabadendaken, VAS Hotelsen eta Radio Vitoriaren laguntzarekin.

Epaimahaia osatzen duten hiru pertsonek, Jorge Guerricaecheverriak, Asaari Bibangek eta Amal Ramsisek, zinemagintzan adituak, 12 pelikulaz osatutako festibalaren sail ofizialeko film onena hautatzeko ardura izango dute. Sari hau EITB Taldeak babestuko du edizio honetan. Jorge, Asaari eta Amalek soinu-banda onena ere bereiziko dute, eta Afrikaldiako ikusleek film onenaren alde ere bozkatu ahal izango dute. Bi sari horiek Ascensores Bertakok banatuko ditu, azaroaren 11n ospatuko den Itxiera Galan.

Aurreko urteetan bezala, epaimahaiaren aukeraketan bikaintasuna bilatzen du Afrikaldiak. IV. edizio honetan, jaialdiak nazio mailako gidoilari sarituenetako batekin harremanetan jartzeko aukera izan du. Jorge Guerricaecheverría (Avilés, 1965), bi Goya sarirekin, “Celda 211” eta “Las leyes de la frontera” filmei esker, Afrikaldiaren film onena aukeratuko duten hiru pertsonetako bat izango da.

Bigarrenik, Asaari Bibang Ngui (Ekuatore Ginea, 1985) aktore, aurkezle, idazle, eta aktibista espainiarra izango dugu. Bibang, une honetan, dibulgazioaren eta aktibismoren arloan, munduko influencer garrantzitsuenetako bat da.

Amal Ramsis (Egipto, 1972) izango da epaimahaia osatuko duen hirugarren pertsona. Zuzenbidean lizentziaduna, Ramsis zinema dokumentalean ospe handia duen zinemagilea eta aktibista da. Entre Cineastas mugimenduaren sortzailea da ere. Gainera, beste jaiadi batzuetako epaimahaietan esperientzia du, hala nola CPH: DOX edo Documenta Madrid.