Afrikaldiak 1.700 ikusle baino gehiago bildu ditu jaialdiaren IV. edizioan

Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, azaroaren 4tik 11ra ospatu zuen bere IV. edizioa Gasteizen. Aurten ere, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, eta lurralde historikoko hainbat erakunde pribaturen eta hiriko elkarte afrikarren laguntzarekin.

Azaroko lehen astean 1.757 lagunek parte hartu zuten Afrikaldiaren aktibitate batean. Pasa den urteko edizioarekin alderatuz, % 54ko igoera izan du festibalak, lehen urtetik izandako joera positiboa mantenduz. Datu hauek  hiri eta lurralde batek kultura eta zinema desberdinekiko duen interesa islatzen ditu.

Afrikaldiaren Sail ofiziala Florida Zinemetan ospatu zen, 12 film luze eta dokumentalekin, 680 ikusle bilduz, iaz baino 239 gehiago. Pertsona hauek zuzendariekin edota ekoizleekin pelikulei buruz eztabaidatzeko aukera izan zuten, Euskal Herrian egiten diren beste jaialdiekiko esperientzia desberdina eskainiz.

Bestalde, hazkundea oso nabarmena izan da UPV/EHUn, IDarten, Mendizabalako Institutuan, Arte eta Lanbide Eskolan eta Simon de Beauvoir Elkarteen Etxean antolatutako Afrikaldiako jarduera paraleloetan ere. Gune horietan, asistentzia % 34 hazi da, 400 ikusletik gora bildu ditu festibalak.

Urte honetan, Afrikaldiak indar handiz erakutsi du Gasteizko agenda sozial eta kulturalean sendotu dela, %54ko hazkundearekin. Gainera, datozen hilabeteetan, jaialdiak Arabako hainbat udalerri bisitatuko ditu, Afrikako talentua lurralde osora hedatzeko asmoarekin, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuarekin adostutako hitzarmenari esker.

IV. edizio honetan erregistratutako datu bikainek datorren urteko festibala konbikzio eta indar handiagoz prestatzera animatzen dute Afrikaldiako antolakuntzari. 2025ean, jaialdiak 5 urte beteko ditu, eta Afrikaldiak lan gogorra egingo du berriro ere afrikar zinema onena Gasteizera gerturatzeko.