Katixa de Silva Ruiz de Austri

EKOIZLEA

Katixa de Silva Ruiz de Austri (Gasteiz, 1986). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatean. Freelance gisa lan egiten du hainbat produkzio-etxerentzat, eta buruzagitza-, produkzioko zuzendaritza- eta ekoizpen exekutiboko lanak egiten ditu. Lan egin berri dituen ekoizpenetako batzuk hauek dira: Vitoria 3 de Marzo; La pequeña Suiza; El Vasco, Akelarre, Baby; Ilargi Guztiak, Ane; eta La Cima. CSC Films ekoiztetxearekin film labur eta luzeetako hainbat proiektu garatzen ari da, batez ere zinemagile berriak bultzatuz.

Azken bi urteetan, David Pérez Sañudo´k zuzendutako ANE film laburrak ekoitzi ditu, Abycineko Prentsaren Elkartearen saria irabazi eta Gaztela eta Leongo (2018) -Aguilar De Campoo Film Laburren Nazioarteko Jaialdian- eta Gijongo (2018) Nazioarteko Zinemaldian hautatua. Imanol Ortiz´ek zuzendutako MODA film laburra, Cortada zinemaldian Arabako film labur onenaren saria, Gavá eta CMU Europa sarietan film labur onenarena irabazi duena. Amania Filmsekin batera ekoitzitako azken film laburra, La colcha y la madre izenekoa eta 2021ean filmatutakoa, Medina del Campo´ko zinemaldian eta Malagako jaialdian lehiatzeko hautatua dago gaur egun.


Gaur egun, Berridazketa koprodukzioan izeneko film luzearen aurreprodukzio fasean dago, honako hauekin: La termita films (Isaki Lacuesta eta Isa Campo), Atekaleun (Tamara García), 4a4 Productions (Andrea Queralt-Paris), Ukbar Filmes (Pablo Iraola-Portugal). Filmaketa 2022ko udarako aurreikusita dago.


Gainera, hainbat luzemetraien garapenean lan egiten du: Beatriz de Silvaren lehen film luzea, Todos los colores a la vez, Roberto San Sebastián eta Guillermo Guerrerok idatzitako La anfitriona, eta Roberto Ruiz Céspedesen “Marma Rabbit Boy”.