Aurten AFRIKALDIAk Toyotarekin bidaiatuko du!
Urriaren 2tik 7ra Gasteizek Afrikaldia-ko, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia, hirugarren edizioa ospatuko du, eta ekitaldia egiteko bi hilabete baino gehiago falta direnean, ospa dezakegu AFK eta Toyota-Autocentro Armentia SL akordio batera iritsi garela, jaialdiaren egunetan ibilgailu bat lagatzeko.
Hitzarmenaren arabera, Toyotak gama hibridoko auto bat mailegatuko digu urriko lehen astean. Baldintza hori bat dator Afrikaldiaren ildo nagusiekin eta helburuekin, eta, gainera, apustu egiten du edizio honetarako hautatutako gaiarekin ere, hots, klima-aldaketarekin.
Horrela, gonbidatutako pertsonak, zuzendariak, ekoizleak edo gidoilariak Araban eta Euskadin zehar Toyota batekin mugituko dira; kotxea Afrikaldiaren logotipoarekin errotulatuta egongo da. Era berean, formula berri bat ireki zaigu jaialdiak euskal geografiako beste leku batzuetan presentzia har dezan.
Afrikalditik eskerrak eman nahi dizkiegu Toyota-Autocentro Armentia SLri, baita gainerako babesleei ere, hiriko ekitaldi baten aldeko apustua egiteagatik eta konfiantza izateagatik. Afrikaldia erreferentzia bihurtu da Euskadin eta Kantauri isurialdean, zinema afrikarren jaialdi bakar gisa.