Mariette Monpierre

BIOGRAFIA

Mariette Monpierre Guadalupen jaio zen, Parisen hazi zen eta New York eta Pointe-à-Pitre artean bizi da. Hainbat master ditu Sorbonako Unibertsitatean eta Smith Collegen. Bere karrera BBDO Advertising-en hasi zuen, non Pepsi, Visa eta Gillette´rentzako iragarkiak egin zituen.

Zuzendari gisa egin zuen lehen lana, “Knowledge is Power” (1998), New Yorkeko Osasun Sailaren enkargu bat izan zen, GIB/HIESari buruz kontzientziatzeko. “Sweet Mickey for President?” filmak dokumental onenaren saria irabazi zuen 2002an NYCko Reel Sisters Film Festival-en. Monpierren fikziozko lehen lana, Rendez-Vous film laburra, Djibril Diop Mambety sarirako izendatu zuten, Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldiarekin lankidetzan.

Bere lehen film luzea, “ELZA (Le Bonheur d ‘Elza)”, New York Times egunkariko kritikak aukeratu zuen aretoetan estreinatu zenean; hainbat sari irabazi zituen.

Horien artean: BAFTA Choice Award, Zuzendari Berri Onenaren Epaimahaiaren Saria Los Angelesko Zinema Panafrikarraren Jaialdian eta Paul Robertson Saria FESPACOn. “Between 2 Shores” Dominikar Errepublikako bi etorkini buruzko istorioa da; PBS/AfroPop telesailean eman zen. Tournés vers la Mecque dokumentala, Antilletako musulmanei buruzkoa, Frantziako telebistetan eman zen eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen FEMI jaialdian.

Bere bi dokumental berriak, “Passengers over the Bridge” eta “The Last Blancs Matignon”, gaur egun Canal+ eta France Televisions-en ematen dira.

Mariette Monpierrek Mario Canonge (France Télévisions) jazz musikari sarituari buruzko dokumental berri bat ekoitzi eta “6 Moons” garatzen du, emakume antillarren sexualitateari buruzko film sortzailea. Manmzel NYC telesail berriaren filmazioa amaitu berri du.

FILMOGRAFIA

1996 Malavoi, Cocktail Caraïbe, film laburra;
1997 Knowledge is Power; film laburra;
1999 Malavoi Marronnage; film laburra;
1999 Sweet Micky for President? Film laburra;
2011 Did You F?; film laburra;
2001 Racines Caraïbes; film laburra;
2002 Rendez-vous, film laburra;
2002 Leny Escudero, mot-faim; film laburra;
2003 Hot Dog & Stairs film laburra;
2005 (Paris la métisse) Chez moi; film laburra;
2006 Le Vent, le Sable et le Bambou; film laburra;
2006 Gerty Archimède, la candidato e du peuple; film laburra
2008 Blame It on the Tango; film laburra;
2011 Elza/Le Bonheur d ‘Elza; fikziozko film luzea;
2018 2 Rives artean; dokumentala;
2018 Tournés vers la Mecque;
2019; dokumentala; The Last Blancs Blanignon; dokumentala; 
2019 Passengers over the Bridge filma.