Martxan da Afrikaldiaren laugarren edizioa!

Afrikaldia, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia, bueltan da. Datozen asteetan, Gasteizek egutegiko jaialdi berezienetako bat ospatuko du berriro. Laugarren urtez jarraian, erakunde sustatzaileek, Kultura Bendera Elkarteak eta Manuel Iradier Afrikar Elkarteak, Afrikako zinemetako pelikula nabarmenenak ekarriko dituzte hiriko txoko desberdinetara.

Programazio bikain bat aurrera ateratzeko Afrikaldiak hilabeteak eman ditu bilera artean, zuzendari eta aktoreekin agendak kudeatzen, Arabako hiriburuari eta Euskal Autonomi Erkidegoari Afrikako obra onenak erakusteko.

Aste honetan bertan, Afrikaldiako laugarren edizio honen kartela eta jaialdiaren gai nagusia aurkeztuko ditugu. Hemendik aurrera eta Afrikaldia ofizialki hasi arte, gure sare sozialetan, Twitterren, Facebooken eta Instagramen, albiste guztiak eta azken edizioetako jarduera nabarmenenak kontsultatu izango ahal dituzue.

Laster arte.