Styles Osunde: “Afrikako haurrak oso modu desonesto batean erakutsi dituzte beti”

Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, ilusio eta lan handiz ekingo die hurrengo asteei, dena prest izateko azaroaren 4tik 11ra Gasteizen ospatuko den laugarren edizoari begira. Hurrengo asteetan programazio ofiziala aurkeztuko dugu, ziur gaude aukeratutako filmak ezin hobeak direla. Dena, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren eta babesle pribatuen laguntzarekin: Divan Apartamentuak, Bertako Igogailuak, Garoa Digitala, Sucesores de Pavon, DUALIA eta EITB.

Azken urteetan bezala, Afrikaldiak talentu afrikarraren aldeko apustua egiten du bere kartela egiteko. Aurten, Styles Osundek, Alemanian jaio eta Araban bizi denak, ilustratu du Afrikaldia, kontineteko gazteria eta bere aldarrikapenak gai nagusitzat dituen edizio honetan.

Ilustrazioaren bidez, Osundek Afrikako populazio gazteenaren trebetasun sortzailea defendatu nahi izan du, izan ere, “Afrikako haurrak oso modu desonestoan erakutsi dituzte beti, gosea eta eskolagabetzea orokortuta dagoen egoera bat bezala”.

“Haurrak liburuekin eta motxilekin marraztu nahi izan ditut, pertsona gisa haztea gustatzen zaigulako, gauza berriak deskubritzea eta, batez ere, ikastea, inoiz nabarmendu ez den izaera bat”, azaldu du artistak. Bere hitzaldietan, Osundek Afrikaren azken hamarkadetako aurrerapenak azpimarratu nahi izan ditu.

Gainera, kartelaren egileak bere filosofia edizio honetan Afrikaldiak garatuko duen gaian irudikatuta ikusten du. “Nire lan gehienak Afrikako gazterian eta haien sormen-potentzialean oinarritu dira, barruan daramadan nortasuna da”, gaineratu du.

Datozen asteetan, kartela www.afrikaldia.com webgunean deskargatu ahal izango da, eta Afrikaldiaren laugarren edizio honetan laguntzen duten Gasteizko espazioetan ere ikusgai egongo da.