Amal Ramsis Kairon jaio zen 1972an. Egiptoarreko jatorria izan arren, zinema espainiarra egiten du eta “Entre Cineastas” karabanaren sortzailea da. Ain Shamseko Unibertsitatean, Kairon (1993), Zuzenbidean lizentziatu zen eta abokatu lanetan aritu zen denboraldi batez. 1992an Egipton, ”Ma ‘an” Emakumearen Ikasketa Zentroa sortzen lagundu zuen. 2002an Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren beka bat jaso zuen “Séptimo Ars, Madrid” Zinema Eskolan Zinema Zuzendaritza ikasteko. 2008an “Entre Cineastas” Cairo Inetrnational Women’s Film Festival sortu zuen, urtero ospatzen den mundu arabiarreko emakumeek egindako lehen zinema jaialdia. 2009an, Granadako Euroarabiar Fundazioaren Arte eta Kulturen Katedraren titularra izan zen. Epaimahaikide izan da hainbat jaialditan, horien artean CPH: DOX eta Documenta Madrid daude.
Sólo Sueños (2005), Prohibido (2011) eta La Estela de la Mariposa (2015), Venís Desde Lejos (2018) dokumentalak nazioarteko jaialdi askotan saritu eta proiektatu dira.