Asaari Bibang Ngui (Ekuatore Ginea, 1985) aktore, komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibista espainiarra da (2021ean Forbes aldizkariak 100 uneko influencer garrantzitsuenetako bat izendatu zuen aktibismoaren eta dibulgazioaren arloetan, eta gainera Desalambre saria eman zioten 2023-ko aktibista garrantzitsuenari). Artista polifazetikoa da, txiki-txikitatik ohartu zen mundu honetan liluratzen eta inspiratzen zuena interpretazioa eta ikuskizuna zela.
7 urte besterik ez zituela, dantza ikastea erabaki zuen. Diziplina horrek, etortzear zegoenari aurre egiteko oinarriak ezartzen lagunduko zion. Ez zuen huts egin, hala izan zen. Harrezkero, lanak kateatu ditu pantaila handian, telebistan, antzerkian, irratian eta komedian. Herri honetako aldizkari eta egunkari batzuetan egindako kolaborazioak ere aipatzeko modukoak dira.
Bere lanari kontzientzia emanez eta bere ikuspuntu bereziari esker, batez ere bere sustraiengatik, ikusleen arreta bereganatzea lortzen duen artista da. Bere jatorria pisuzko argumentua da, eta ez du baliabide gisa erabiltzen, premia gisa baizik. Entretenitzeaz gain, balioa emango duen arte baten beharrean sinesten du.