SANA NA N’HADA

BIO

Sana Na N’Hada Ginea Bissauen jaio zen, 1950ean. Amílcar Cabral lider iraultzaileak Kubara bidali zuen beste lau zinemagile ikastunekin batera, eta Arte eta Industria Zinematografikoen Institutu Kubatarrean ikasi zuen. Gineara itzuli zenean, independentzia gerra filmatu zuen. Ordutik aurrera, Portugalgo okupazioaren oroitzapenaren, independentziaren aldeko borrokaren eta Ginea Bissauko gizarte tradizionalen suntsiketari buruzko meditazioaren artean joango da taxutzen bere zinema, eta, horiekin batera, gizakiak berea dela dakien natura baten botereak onartzen dituen eredu ekologikoa. 30 urteren ostean Cannesera bueltatu zen Nomeri esker, Xime filma Un Certain Regardeko Sail Ofizialean aurkeztu baitzen 1994an.