SHAMIRA RAPHAËLA

BIOGRAFIA

Shamira Raphaëla Rotterdamen bizi den bi arrazako zuzendaria da (ama holandarra eta aita Curaçaokoa). Aruban hazi zen, batxilergoa ikasi zuen eta Herbehereetara joan zen Ikus-entzunezko Arteetan lizentziatzera (Artez academy of Art & Design). Bere lehen dokumentalak, Deal With It (2015), familia eredu suntsitzaileei eta baldintzarik gabeko maitasunari buruzko istorio pertsonal gordina, nazioarteko hainbat sari irabazi zituen. Portaera arazoak dituen haur bati buruzko dokumentalak, Lenno & the Angelfish-ek, IDFA 2017ko haur dokumental onenaren saria eta Europako haur dokumental onenaren saria irabazi zituen (Europako Haur Zinemaren Elkartea – Berlinale 2019). Daddy and the Warlord (2019) filmak Herbehereetako zinema sari entzutetsuena jaso zuen, Urrezko Zekorra, Herbehereetako Zinema Jaialdian. Filmak gerraosteak urratutako Liberia batean alaba batek erantzunak bilatzen dituela adierazten du. Shamira Herbehereetako zinema akademiako batzarkidea da, film laburren programatzailea IFFRen, eta Tessa Boermans framing of us filmarekin kaleratu zuen Idfa 2020an , dokumentalgintza deskolonizatzeko asmoz.