KARIM BENSALAH

BIOGRAFIA

Karim Aljerren jaio zen, aita aljeriarra eta ama brasildarra. Haiti eta Senegalen ondoren, Parisera joan zen literatura, filosofia eta gizarte zientziak ikastera, antzerkian lan egiten zuen bitartean. Londresko Zinema Eskolara joan zen, eta han zuzendu zuen Constant Flow. Parisera bueltan, zuzendari, gidoilari eta aktore lanetan aritu zen. Bere lehen film laburra, Le secret de Fatima, jaialdi askotan hautatu eta saritu zuten (Clermont-Ferrand, etab.) eta Artean emana. Racine(s) zuzendu zuen, Paris la Métisse film luzearen segmentu bat, Collectif Tribudomekin bat egin aurretik —Parisko auzo herrikoietan eta aldirietan nerabeekin lan egiten du—, eta harekin hainbat film labur egin zituen; horietako azkena, Chantier(s). Hamar urte baino gehiago daramatza irudiaren hezkuntzan lanean, Frantzian eta Brasilen. Politika eta esperimentazio zinematografikoaren arloan, irudiaren hezkuntzak idazketa kolektiboan oinarritutako praktika garatzeko aukera eman dio. Six pieds sur terre filma estreinaldi nazionala da AFRIKALDIAn.