Shabu
SHAMIRA RAPHAËLA
Generoa: Dokumentala
Herrialdea: Herbehereak
Urtea: 2021.
Iraupena: 75’.
Hizkuntza: nederlandera, jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA).
Zuzendaritza: Shamira Raphaëla
Gidoia: Shamira Raphaëla
Argazkia: Jurgen Lisse (C)
Muntaia: David Verdume
Musika: Nucgake Varenkamp
Antzezleak: Eletricer Kache Hamisi, Bosco Baraka Karisa, Bibi Swaleh, Nahima Khanda
Ekoizpena: Willem Baptist, Nienke Korthof
Sinopsia
Shaburen familia Surinametik etorri berria da eta orain, gaztea bere familiarekin Peperklipen bizi da, Rotterdameko kanpoaldeko auzo famatuan. Han, energia bizia arnasten da. Karisma kutsakorra du Shabuk. Kantatu, dantza egin eta bateria jotzen du. Amona haserretu egin da harekin, autoa abisatu gabe hartu diolako, eta, 14 urterekin, udan lan eginez ordaindu beharko du bihurrikeria. Zuzendariak Shabuko mikrokosmosa erretratatzen du begirada fresko eta alaiarekin, hiri handien periferiei lotutako estigmetatik urrun.