Vitoria-Gasteiz prest dago Afrikaldiaren IV. edizioa ospatzeko
Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, abian jarriko du hurrengo astean IV. edizioa Vitoria-Gasteizen. Aurten, azaroaren 4tik 11ra, 21 pelikula eta dokumentalekin bere programa ofizialaren eta beste jardueraren artean.
Azaroaren 1ean, eta jaialdiari hasiera emateko 3 egun falta direnean, Afrikaldiaren zuzendaritzak eta festibalarekin kolaboratzen duten 13 elkarteek Ibiltaria eskultura jantzi dute, Gasteizko sinbolikoenetako bat. Kamerungo traje tradizional bat da eta Mireille Pascalek Afrikaldiarako esklusiboki diseinatu du.
Azken asteetan Gasteizko kaleetan egon da Afrikaldia, gasteiztar jendea festibalaren ekintza desberdinetan parte hartzera animatzeko asmoz. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ziren Afrikaldiako boluntarioak hiritarrei programa banatzeko.
Datorren astelehenean, azaroak 4, Inaugurazio Gala hartuko du Europa Biltzar Jauregiak, eta bertan egongo dira erakunde publikoak eta babesle pribatuak. Festibalaren lehen egunean Shamira Raphaelak zuzendutako “Shabu” filma ikusi ahal izango dugu eta ospakizunari amaiera emateko Royald Cloud dantza taldearen emanaldia izango du. Dena, Maria Cruickshankek gidatutako ekitaldi batean.
Epaimahaiaren erabakia astelehenean, azaroak 11, ezagutuko da Itxiera Gala berezi batekin. Bertan, Jorge Guerricaecheverriak, Asaari Bibangek eta Amal Ramsisek, euren irizpideetatik, jaialdiko filmik onena eta soinu-bandarik onena iragarriko dituzte. Afrikaldiaren IV. edizioko publikoaren saria ere banatuko da.