Afrikaldia - AFRIKAKO ZINEMEN EUSKAL JAIALDIA
NOR GARA
Zer da Afrikaldia?
AFRIKALDIA Vitoria-Gasteizko Afrikako Zinemen Jaialdia da. Euskadin erreferentziazko lehiaketa bihurtu nahi du.
AFRIKALDIAK Afrikako zinemak jartzen ditu fokuan, pluralean, kontinente horrek askotariko zinema-barietate handia sortzen baitu. Mundu osoan kontinentetik eta diasporatik datorren aberastasun kultural, idiomatiko, musikal eta abarren isla da.
Afrikaldiarentzat, zazpigarren artea gizartea eraldatzeko tresna da. Kalitatezko zinema kritikoa zabalduz eta balioetsiz, Afrikari buruzko begirada berriak eskaintzen ditu, eta batzuetan ezezagunak diren hainbat errealitateren gaineko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatzen ditu. Goranzko kultura-ekitaldia izateaz gain, osagai sozial eta hezitzaile garrantzitsua du, zinemaren bidez ez ezik, herritarrei zuzendutako jarduera osagarrien bidez ere.
Afrikaldiaren 3 helburu
Gizarte eta pertsonen arteko zubiak izatea: : Afrikaldiak Afrikako kulturen aniztasuna eta aberastasuna erakusten ditu, eta kultura horien ezagutza sustatzen du, bizikidetza eta elkarrekiko onarpena zaildu dezaketen aurreiritziak eta estereotipoak hausteko.
Afrikari buruzko horizonteak zabaltzea: Afrikaldiak zinema kritikoa eta kalitatezkoa sustatzen du, gizartearen kontzientzia eta Afrikari buruzko hausnarketa sustatzeko, eta kontinenteko eta diasporako beste ikuspuntu eta errealitate ez hain ezagun batzuk eskaintzen ditu.
Afrikako ekoizpen zinematografikoaren balioa azpimarratzea: Afrikaldiak Afrikako gizarteek ekoizpen zinematografikoaren kateari egindako ekarpena eta haren talentu profesionala nabarmentzen ditu.
Afrikaldiaren
5 zutabe
Afrikaldia, Gasteizko, Arabako eta Euskadiko gizarte-sarerako elkartrukerako eta elkarrizketarako sare gisa: hiriko hainbat elkarte afrikar, kolektiboak, hezkuntza-eragileak eta elkarte profesionalak, kulturalak, artistikoak eta abar.
Afrikaldia Vitoria-Gasteiz bisitatzen duten Afrikako zinema-zuzendarien topagune gisa, beren lanak gizarteari ezagutarazteko eta bertako biztanleekin hitz egiteko.
Afrikaldia, Lurralderako motor ekonomiko gisa, baliabide profesionaletan eta tokiko zerbitzuetan inbertitzearen aldeko apustua egiten duelako.
Afrikaldia, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko lanak proiektatzeko lehiaketa gisa, lurraldeko kultur agenda aberasten laguntzeko.
Afrikaldia, zazpigarren arte afrikarretik eta bere aniztasunetik Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskadiren nortasunari eta kanpora proiektatzen duten irudiari balioa ematen dion ekitaldia.
AFRIKALDIA
nork sustatzen duen
Manuel Iradier Afrikanista Elkartea
Garapen GKE bat da, sustraitze handikoa eta lan-ibilbide handikoa Araban, eta Afrikako herriekiko giza garapen integrala sustatzen du, arlo sozialean, mediko-sanitarioan, antolaketan eta ingurumenean.
Kultura Bendera Elkartea
Afrikako kulturen aniztasuna eta aberastasuna ikusarazteko eta ezagutarazteko lan egiten duen elkartea da. Horretarako, euskal kultura eta afrikarrak integratzen dituzten topaguneak sustatzen ditu, gizarte-kohesioan ekarpenak egiteko.
Vitoria-Gasteizen bizi den
komunitate afrikarra
Lehenengo ediziotik, Afrikako diasporaren lankidetza sendotu egin da, bai Afrikaldiaren diseinuan, bai hura egitean, lanerako eta koordinaziorako espazioen bidez.
Horien artean: Afroamerikarra, As. Djekafo Emakumeak/Malí, Bat. Cultural Yoruba/Nigeria, As. Pular-Haaly Pular hiztunaren Batasuna eta Laguntza, As. Mauritania-Euskadi, Bat. Ahaneze Ndi Igbo-Vitoria, As. Sahara-Gasteiz, Bat. Afrika Miniaturan/Kamerun, Bat. Mboolo Elkar, As. Ghana Union, Bat. Telimele-Euskadi, Kawral Fulbe Afrik Elkartea, Mano Sobre el Corazón, Gambia Euskadi.
Erkidego hau hurrengo edizioetan zabal daiteke